Prevención de la diabetes mellitus tipo 2 en atención primaria de salud mediante estilos de vida saludables: cuidados e intervención clínica recomendada

2016
Gaur egun, 2 motako diabetes mellitusa (DM2) da erikortasunaren eta heriotza goiztiarren kausa garrantzitsuenetako bat herrialde gehienetan. Horregatik, gero eta interes handiagoa dago DM2 prebenitzeko eraginkorrak direla egiaztatu duten esku-hartzeak gure zentroetako osasun-zerbitzuetan eta praktika klinikoan sartzeko eta horiek jasotzeko beharra duten herritarrei benetan helarazteko. Zoritxarrez, pauso hori ez da batere erraza, eta are gutxiago gure lehen mailako osasun-arretan (LMOA), gehiegizko lan-zama eta denbora-falta nabarmenak baititu. Hala, 2010ean, DEPLAN Euskadi proiektua abiarazi zen. Egitasmoaren helburua zen ezagutza baliozko zientifikoak sortzea Osakidetzaren 14 LMOA zentrotan ezarritako DM2ren lehen mailako prebentziorako programaren eraginkortasunari eta bideragarritasunari buruz, eta programa hori Euskadiko gainontzeko LMOA zentroetara zabaltzea. Lan honen asmoa da erreferentziazko dokumentu bihurtzea, LMOAren egunerokoan DM2ren preben-tzioaren praktika klinikoa optimizatzen laguntzeko. Horretarako, DEPLAN Euskadi proiektuaren bide-ragarritasunarekin eta eraginkortasunarekin lotutako emaitzak sakonean ebaluatzen ditu, eta baita interpretatu ere, DM2ren lehen mailako prebentzioari buruzko ebidentzia zientifikoak eta praktika kli-nikoko gidak (PKG) ohiko testuinguru klinikoan zer egoeran dauden ikusita.
    • Correction
    • Source
    • Cite
    • Save
    0
    References
    3
    Citations
    NaN
    KQI
    []
    Baidu
    map